Hezkuntza programa berriak ezarri nahi dituzu? Gaur egun dituzuen baliabideak eta zerbitzuak zaharkituta geratu dira? Administrazio publikoarentzako hezkuntza baliabideak eta zerbitzuak asmatzen, diseinatzen eta kudeatzen aritzen gara eta programa eta tresna berriak ezartzen ditugu bi alor nagusitan:
Haurrentzako baliabideak
Baliabide hauek haurren osoko garapenerako lagungarriak izan behar dira, eta horretarako beren errealitatera egokitutako hezkuntza estrategiak erabiltzen ditugu. Hori guztia aisiaren alorrean, eta eskola inguruan ere bai.
- Haurrentzako baliabideak eta zerbitzuak kudeatu
- Txikienen oporretan programak dinamizatu
- Haurrentzako kirol eta kultur arloko programak garatu
Gazteentzako baliabideak
Gazteen arteko komunikatzeko eta harremanak izateko modu berrien ondorioz, gazteekin konektatzeko estrategiak garatu beharra daukagu. Gazteen aisiak eskaintzen dizkigun hezkuntza aukerak ugariak dira, ibilbide luzekoak.
- Gazteentzako baliabideak eta zerbitzuak kudeatu
- Gazteen proiektuen garapenean lagun egin
- Gazteen aisiarako alternatiba berriak sortu